1. Zeri deritzo giza genoma? Zer ulertzen duzu giza genomaren mapaz hitz egiten denean?
Giza genoma Guanina (G),Adenina (A),Zitosina (C)eta Tinina (T) nukleotido sekuentziez osatutako kode bat da. DNAren antolaketa eta egitura adierazten duela.
2. Zergatik deitzen zaio Bizitzaren liburua?
Gure ezaugarri fisiko eta barneko ezaugarri guztiak biltzen dituelako. Adibidez,ile eta begien kolorea, burmuinaren egitura, altuera...
3.Gordetzen duen mezua kodetuta dago. Zer esan nahi du?
Kode horrek ezaugarri batzuk biltzen dituela eta horiek ezin direla aldatu.
4. Zenbat letra dauzka haren alfabetoak? Eta liburu osoak? Posible izango da genoma berdina duten bi pertsona aurkitzea? Arrazoitu erantzuna.
Lau letra dauzka. A,G,C eta T. Letra horiek errepikatzen dira. Bai,bizkiek genoma berdina dauzkate esaterako.
5.Haren garrantziaren froga bat kostua da, bai gizakizkoa baita ekonomikoa ere. “Giza Genoma Proiektuan” -GGP euskaraz, PGH gaztelaniaz- nazioarteko partzuergo publiko batek eta enpresa pribatu batek hartu zuten parte. Zeintzuk eratzen zituzten bi enpresa horiek? Zenbatekoa izan zen kostua -dirutza, ikertzaile kopurua, denbora- ?
Nazioarteko Giza Genomaren Proiektuaren Erakundea eta Celera Genomics Corporation enpresek eratzen zituzten. Hiriburu askotako jendeak parte hartu zuen eta guztira 3000 milioi $ inbertitu ziren.
6. El Paiseko El padre del genoma humano erreportajean bizidunen patenteen arazoaz hitz egiten da. Bi zutabeko taula batean alde onak eta alde txarrak aztertu ondoren, zein da zure iritzia?
(---)
7. Giza Genoma Proiektua gizadiak ekin dion enpresa handienetako bat izan da. Zientziaren aurrerapenak ekarriko duen ezagutza lortzera zuzenduta badago ere, gure osasunerako ondorio nabariak ere izan beharko lituzke: zeintzuk?
Gaixotasun hereditarioak (ihesa) eta agertzeko erraztasuna dutenak (kantzerrak) ezabatu ahalko lirateke eta pertsona askoren osasuna hobetuko litzateke eta euren bizimodua baita.
8. Behin genoma sekuentziatuta, benetako lana hasten da, geneek egiten dutena argitzea, hau da, zertarako balio duten fabrikatzen dituzten proteinek: letrak ezagutu eta El Quijote liburu osoa ulertuz irakurtzen dagoen diferentzia maila bera. Lan horretan genoma, proteoma eta transkriptomaz hitz egiten da. Zein izanen da bakoitzaren ardura?
Genomaren lana, geneak aztertzea da. Proteomaren helburua proteinak aztertzea eta Transkriptomak,trankripzio prozesuak egiten ditu. Beraz, hirurak proteinak aztertzen dituzte.
9. Dagoeneko identifikatu dira geneak zeinen mutazioak ezagutzen diren milatik gorako gaixotasun monogenetiko heredagarrien oinarria diren. Deskubritzen ari dira ere, geneak zeinen mutazioak etiologia konplexua duten gaixotasun arruntak izatera aurrez bultzatzen dutenak, adibidez, diabetesaren forma ezberdinak, zenbait minbizi, bihotz gaixotasunak, buru gaixotasunak… Hainbat kasutan terapia egokien garapenera eraman dituzte, eta beste zenbaitetan horren bidean daude. Azaldu:
a. Zer diren mutazioak, nola sortzen diren eta zein neurritan diren edo ez kaltegarriak.
Mutazioak DNAn mitosia gertatzen denean, hau da, kopiaketa ematen denean, gertatzen diren akatsak dira. Kaltegarriak izan daitezke akatsak oso handiak baldin badira, bestela ez.
b. Nola hereda daitezkeen gaixotasunak eta zer diren gaixotasun heredagarri monogenikoak.
Aitak esperman hainbat mutazio jasaten ditu eta horregatik gaixotasun baten bat izateko erraztasun gehiago dauka. Beraz, beren seme-alabei pasatuko dizkie.
10. 1990ean giza gaixotasunen 100 gene baino gutxiago identifikatu ziren. Proiektua amaitzean, 2003an, 1400 baino gehiago ziren, eta kopuru hori handituz doa. NCBI-ren web orrian lorturiko datuakikus ditzakezu. Estatu Batuetako National Center for Biotechnology Information erakundeari dagokio, eta dohain eskueran jartzen dituzte giza genomaren datu guztiak biltzen dituen base datuak. Datuok etengabe ari da eguneratzen. Sar zaitez web orrian eta, datuak aurkitu ondoren, adierazi kromosoma bakoitzean identifikatutako gene kopurua. Aipatu kontsulta egin duzun eguna.
(---)
11. Test genetikoek egungo gaixotasunen informazioa ez ezik, gure bizitzan zehar izan ditzakegun gaixotasunen informazioa ere, eman ahal digute. Hala ere, kasu askotan oraindik ez dira garatu horiek tratatzeko terapiak. Horretaz ari da Terapia genikoa, baina oraindik esperimentazio fasean dago. Azal ezazu zertan datzan, zer lorpenak izan diren eremu horretan eta zer etorkizun aurreikusten zaion.
Terapia genikoa, izan ditzakegun gaixotasun motei buruz hitz egiten digu eta horiek tratatzen ditu.
12. Auzitegiko medikuntza, ikerkuntza kriminala eta justizia ere iraultzatu ditu. Azaldu zein neurritan.
Gauza asko frogatu daitezke pertsona baten DNA jakinda. Bere informazio asko han gordetzen delako. Adibidez, modu horretan jakin daiteke pertsona bat drogatu den ala ez.
13. Giza genoma deskodetu zuten zientzialariek gizadiaren antzekotasun nabariaren froga bezala aurkeztu zuten. Bi pertsonen DNA %99an gutxienez berdina zela azpimarratu zuten. Baina, azken aldian iraultza genetikoen arriskuaz entzuten dugu, portaera arrazistak elikatzeko erabil litekeelako, zenbait talderen baztertzea edo diskriminazio genetikoa ere sortuz. Beldur handia dago informazio genetikoaren erabilera okerra egiteari. Azaldu zer gerta litekeen. Azaldu beldur horiek oinarrituta dauden ala ez, eta zein egoeratan sor litezkeen baztertzeak.
Zientzialariak beldur dira,agian gaixo dagoen pertsona bat gizartean baztertuta egongo litzatekelako eta gizartean talde marginatu asko sortuko zirelako.
14. Zein eskubide daukagu norbereko informazio genetikoari dagokionez?
Eskubide guztia izan beharko genuke norberak bere informazio genetikoa jakiteko.
15. Zure ustez giza genomaren ezagutzak zer onurak ekarriko dizkigu etorkizunean? Uste duzu kalteak ere izanen direla?
Gure ustez, ezagutzak onura garrantzitsu bat ekarriko digu. Norbaitek gaixotasun hereditario baten bat baldin badauka jakingo da eta orduan ekiditu ahalko da. Baina,kalte batzuk sortuko ditu ezagutza horrek. Adibidez, gaixoak ,diskriminazioak jasoko dituela uste dugu eta agian gizartean bananduko dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario